XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Enparantzaren alde bakoitzari zenbaki bat eman diot.

Altxerri Koba Kaletik sartu naizenez gero, alde honi bat ezarriz, eskubiko zentzuan joaz datozenei 2, 3 eta 4 gaineratuz.

Alde bakoitza bi zatitan bereizten dut, enparantzaren barnetik alde bakoitzari begira jarriz ezkerreko erdia a, eskubikoa b dira.

Enparantzaren 1.tik, beraz, sartu naiz.

Karreran, eskubiko aldeko orma kontra behean basura haundia dago, plastikozko poltsatan batzu plastikozko poltsa txikitan bestatzu, eta kartoi haundiak.

Benetan, zamartegia! Ezkerrekoan, eskulan batzu behean gainean ageri dira, egurrez eginak, etxetxoak errepresentatuz, egur kolorean utzita.

Karrerako erdiko pilarean, bere eskulanei begira, gizonezko baju xamar bat dago, heldu-heldua, bigotearekin, pilare kontra. Bakarrik.

Azkenaldea, ni behaketakoa idazten ari naizela, gizonezko bat, heldua, gauzotara hurbildu da.

Duela hiru bat aste edo, hementxe izan nintzen, igande goizez ere, nire lagun Fernandokin.

Gaur beritzuli naiz, egun berberaz.

Honi buruzko behaketa egiteko gogoa nuen.

Landareak eta txoriak saltzen diren enparantza dela iruditu zait, beti: Gainera, seiluak eta txanponak.

Haiek, enparantza erdian, hauek arkupetan.

Lehenik arkupetakoa behatzera nihoa.

Zenbakien arabera jokatuko dut: 1. arkupean. Hemen saltzaile bat besterik ez da ikusten.

Emakumezko heldu-heldu bat da dendaria.

A eta b zatiak elkartzen diren unean dago, gutxigorabehera, kokatua.

Bitxi gauzak saltzen ditu, itsas kontxa ugari mahai gainean ikusten zaiola.